
IBILBIDEA BASAJUN

Euskal mitologian, Basajaunak Iratiko oihana zaintzen dü.
Izaki zaharra, indarraren eta errespetüaren seinalea.
Basajaun moldea, desafio azkar bat txerkatzen düenentzat da.
Ez gira honarat jiten irabaztera baizik : bortüa merexitü behar da.

Igeriketa
Distantzia : 1200 m
Igeriska Iratiko aintziran izanen da
Abiatzeak taldeka eginen dütügü 30 minüta oroz.
Igeriskaz lakuan 3 itzüli egin beharko dira.

Bizikleta
Ibilbidea
Mendia eta zailtasuna maite düenentzat, ibilbide egokia da, 85km eta 2500m goitibeherarekin 4 lepo gaintitzeko:
- Burdinkürütxetako lepoa
- Landerreko lepoa Mendibetik
- Ahüzki Altzaitik eta Iratiko bidea Bagargi arte %10ko azken kilometroa.







